XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horrela ez zen - bafatzen du.

Hannok erakutsi behar izan du behin eta berriz.

Azkenean ikasi du herensugetxoak itzulipurdika.

- Orain hiru segidan egiten ikasiko dut.

- Zuk bezala, Hanno.

- Nik bezala?- galdetzen du Hannok harriduraz -.

- Nik ez dakit, ordea.

- Baina zuk egin berri duzu dio herensugetxoak.

- Neronek ikusi dut! Zatoz, egin dezagun proba berriro ere.

Hannok herensugetxoak dioena egiten du.

Egia da, lortu du! Hiru itzulipurdi!.

- Eta orain nik! - oihu egiten du herensugetxoak.

Hanno saiatzen da, orobat herensugetxoa, biek launa itzulipurdi segidan lortu arte.

- Lau itzulipurdi! bafatzen du herensugetxoak.

- Lau! Munduan herensuge bakarra naiz, hau egiten dakidana!.